AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Pais
2019/11/25 11:19

Bizkaiko Renfe enpresako langileen batzordeak hiru greba egunera dei egin du, azaroaren 29rako eta abenduaren 13rako zein 21erako. Bilboko aldiriko tren zerbitzuko beharginei egin die dei, hain zuzen. Lehenengo bi egunetan lanuzteak egingo dituzte; goizeko 08:00etatik 10:00etara lehenengo, eta arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara gero. Abenduaren 21ean, aldiz, egun osoko greba egingo dute; 00:00etatik 23:00etara.

Protestak eta lanuzteak antolatzearen arrazoi nagusia behargin kopuruaren murrizketa "etengabe eta sistematikoa" da. Dena den, enpresako zuzendaritzarekin akordio batera iritsi ez izana da deialdia bultzatu duena; izan ere, aurretik, langileen ordezkariek zenbait bilera egin dituzte zuzendaritzako kideekin.

Iragan uztailean, UGT sindikatuak grebara deitu zuen Espainiako Estatu osoan; enpresak lan hitzarmenean jasotakoa bete ez zuelako, batik bat. Horrekin batera, CGTk lanuzte gehiago iragarri zituen, arrazoi berdina zela medio.