AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Bilboko Langile Autodefentsa Sarea
2020/12/01 17:07

Bilboko Langile Autodefentsa Sarearengana jo du garbitzaile modura jarduten duen langile batek, lanean jasaten dituen gehiegikeriak direla eta. Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar garbiketa enpresan aritzen da soldatapean, eta azaldu du lan-kontraturik gabe egiten duela lan. Behin baino gehiagotan galdegin du beharginak kontratu bat izatea, beharrezkoa baitu bere egoera "erregularizatu" ahal izateko.

Gaixorik egonik ere lanera joatera behartu dutela eta ordutegian "erabateko malgutasuna eta disponibilitatea" exijitzen dizkiotela salatu du bestalde langileak, eta ez dizkiotela aparteko ordu asko ordaindu ere azpimarratu du. Gainera, ekonomikoki zigortu izan du enpresak hainbat aitzakia erabiliz, besteak beste, etxe batzuk behar bezala ez garbitu izana leporatuz.

BORROKALDIA MARTXAN

Pasa den azaroaren 26an enpresaburuari gutun bat helarazi zion Bilboko Langile Autodefentsa Sareak, hainbat exijentziarekin. LASeko kideek gaitzetsi dute "etxeko lanen sektoreko enpresak baliatu" egiten direla "sektore feminizatua izateaz", "soldatak debaluatuz, lan-baldintzak okertuz eta langile klasearen baitako geruza ezberdinen arteko arrakala handituz".

Enpresa horiei egotzi die, bestalde, "langile migratuen egoera zaurgarria" probestea, "erdi esklabotzako lan-harremanak" sortzeko. Enpresak eskaerak betetzen ez baditu, LASeko kideek adierazi dute "gatazkaren izaera publikoa handitu" eta "beharrezkotzat" jotzen dituzten mobilizazioak jarriko dituztela martxan.

EZ DAGO IRUZKINIK