AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/28 21:31

Desalojo arriskuan zegoen Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia) Etxarri gaztetxea; hain zuzen, gaztetxearen aurkako auzibidearen harira, espazioa urriaren 23an husteko agindua eman baitzuen epaileak. Dena den, gaztetxeko kideek atzo jakinarazi zutenez, desalojoa etetea lortu dute, salaketa atzera bota baitu eraikinaren legezko jabeak. Hortaz, baliogabetu egin dute Etxarri husteko agindua.

"Nabarmendu nahiko genuke, elkartasun antolaturik gabe garaipen txiki hau ez litzatekeela posible izango; eta haren xumetasunean bada ere, hilabete hauek jarraitu beharreko norabidea erakutsi digute", adierazi dute gaztetxeko kideek.

Urriaren 23an Etxarriren desalojoa geratzea lortu zuten hainbat eta hainbat pertsonak, "babes antolatuaren" bidez. Aurreko egunean, gaztetxearen defentsa aldarrikatu zuten ehunka lagunek Errekalden.

DEFENTSARAKO MEKANISMOAK

"Langile kontrolpeko guneen defentsa" berretsi dute Etxarriko kideek, eta "okupazioa jo-puntuan dagoen honetan", azaldu dute "are beharrezkoagoa" dela "haren defentsarako mekanismo eraginkorrak garatzea, bai eta okupazioaren aurkako esku-hartze zuzenen, aparatu juridikoen zein komunikabideen bidezko ofentsiba seinalatzea ere". Hala, azpimarra egin diote Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sarea "bezalako tresnen ezinbestekotasunari".