AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/05/07 11:46

Azken urtean "nabarmen" egin dute okerrera kale garbitzaileen lan-baldintzek, eta egoera hori salatzeko manifestazioa egin zuten atzo beharginek Irungo (Gipuzkoa) kaleetan. Oraingo honetan, udako oporraldietan jasango dituzten aldaketak salatu dituzte; izan ere, adierazi dute hainbat hilabetetan sakabanatuta hartu beharko dituztela opor egun horiek. Era berean, enpresak adostasunera iristeko borondaterik erakutsi ez duela diote langileek, eta jarrera hori ere salatu nahi izan dute manifestazioan.

Apirilaren 9an ELA sindikatuak argitaratu zuenez, enpresaren eta langileen arteko adostasuna hutsala da. Duela bi urte langileen batzordeak eta enpresak hitzarmen berria sinatu zuten, ezberdintasunak sortzen zituen kategorien problematikarekin amaitzeko, eta langileek adierazi dute akordio hori ez dela betetzen ari.

Hala, langileek lanaldi partzialak eta ordutegien aldaketak igo egin direla antzeman dute. Bestalde, esan bezala, enpresak beharginen oporraldiak goitik behera aldatu dituela ere adierazi zuen ELAk.

Bidasoako eskualdean FCC Medio Ambiente enpresa arduratzen da Txingudiko Mankomunitatearentzat azpikontratatutako langileak kontratatzeaz; 150 langile inguru dituzte.

EZ DAGO IRUZKINIK