2021eko otsailaren 12a
Haurreskolak partzuergoak hiru greba egun gehiago deitu ditu otsailerako
Otsailaren 22an, 23an eta 24an egingo dute greba beharginek, ikasturte honetako lanuzteei zein mobilizazioei jarraipena emanez. Negoziaketetako blokeoari eta "gerentearen aldetik jasotako erantzun eta borondate ezari" aurre eginez jarraituko dute borrokan, beraz. Orain arte izan den hitzarmena betetzea eta hainbat baldintza jasoko dituen hitzarmen berri bat izatea exijitzen dute, besteak beste.