AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Etxebizitza Sindikatuaren asanblada, atzo Gasteizko Alde Zaharrean
2020/06/22 13:24

Atzo, ekainak 21, Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuak berriz jarri zituen martxan asanbladak. Salbuespen egoera ezarri aurretik eta azaroan hasita, igandero elkartzen ziren sindikatuko kideak. Atzo, hiru hilabete baino gehiagoko etenaldiaren ostean, "elkar babesa antolatzeko" bildu ziren berriz Gasteizko Alde Zaharrean. Datozen hilabeteei begira, parez pare dugun ofentsibari aurre egiteko, "indarrak modu eraginkorrenean antolatzeko" egitekoa azpimarratu zuten, batik bat.

SALBUESPEN EGOERAN ERE ANTOLATUTA

Alarma egoera ezarri eta gutxira, Etxebizitza Sindikatuak argi utzi zuen "antolatuta jarraitzen" zuela, eta ordutik, "asko izan dira perfekzionatzen edo sortzen" joan diren "babes materialerako zein antolakuntza politikorako tresnak".

Burgesiaren ofentsibaren aurrean, sindikatuak "doako etxebizitza, unibertsala eta kalitatezkoa" aldarrikatu zuen martxoaren amaieran. Helbide elektroniko bat jarri zuen martxan, etxebizitzari lotutako arazoak bizitzen ari zirenei "aholkularitza eta sostengua bermatzeko". Ehunka pertsona jarri dira harremanetan azkeneko hilabeteetan.

Egoeraren azterketa zehatzago bat egiteko asmoz, salbuespen egoeran Etxebizitza Sindikatuarekin harremanetan jarri diren pertsonen zenbait datu bildu eta ondorioak argitara atera zituzten sindikatuko kideek. Maiatzaren bigarren hamabostaldian, 315 lagun ziren jada haiekin kontaktuan jarri zirenak, eta horietatik %85 emakumezkoak ziren. Hortaz, ondorioztatu zuten "etxebizitzaren arazoaren tamaina izugarri handia" dela eta "emakume langilearen egoera bereziki zaurgarria dela".

Aholkularitza ahalbidetzeaz gain, kasu batzuetan, borroka prozesu batzuen hasiera bizi izan dute sindikatuan. Bide horretan, legedia zein instituzio burgesen inguruko ikerketak ere egin dituzte ekarpen modura.

Apirilaren amaieran, Gasteizko GKSrekin indarrak batu zituzten sindikatuko kideek, Poliziaren jazarpen kasuen aurrean elkar babestea eta "gaitasun politiko eta juridikoak elkarbanatzea" helburu.

Bestalde, Hozkailu hutsik ez kanpaina abiatu zuten garai berdinean, dagoeneko janaria lortzeko ezintasunak zituzten familien beharrei erantzuten saiatzeaz gain, "kideen elikadura bermatzeko". Hala, elikagaiak erosteko diru-bilketa hasi zuten, eta lehentasunezkotzat jotzen duten auzi honi aurre egiteko tresna bat sortu zutela diote, "aurrerago beste forma bat hartuko duena".

"Datorrenari era eraginkorrenean erantzuteko gaitasunak irabazteko", aldiz, langile kontrolpeko espazioen azpiegiturak egokitzea ere funtsezkotzat jo dute. "Lan honek, noski, gure etxeak, espazioak eta kideak babesteko mekanismoak garatzea ere exijitzen du", adierazi dute. Norabide horretan eratu zuten Etxeen Babes Sarea