AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Leihoa.info
2019/07/16 19:19

Astelehenean bildu ziren berriz Cebeken eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak, eta oraingoz, ez dute adostasunik lortu Bizkaiko kirol-lokal eta zelaietako hitzarmenaren inguruko negoziaketan. Ia hamazazpi hilabete pasatu dira negoziaketak hasi zirenetik. Besteak beste, sektore horretan hain ohikoak diren aldi baterako lanaldien aurka agertu dira langileak; baita lanaldiak edota kontratuak egonkortzearen, soldatak igotzearen eta atsedenak bermatzearen alde ere.

Oraindik hitzarmen berria erdietsi ez denez, sindikatuek berriro grebara deitu dituzte Bizkaiko beharginak. Ostegunean zein ostiralean izango dira hurrengo lanuzteak eta mobilizazioak. Ostegunean, hilak 18, 17:30etik 21:30era egingo dute greba langileek, eta ostiralean, hilak 19, 08:30etik 12:30era. 

Uztailaren 23rako hitzordua ere jarri dute sindikatuek; 24 orduko grebara deitu dituzte langileak, eta manifestazioa ere egingo dute Bilbo erdialdean. Irailaren 24an bilduko dira berriz herrialdeko patronala eta sindikatuak.