AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Arte Ederretako elkarretaratzea, gaur. Argazkia: UIB
2020/02/26 15:28

Unibertsitateko Indar Batasunak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira laugarren astez Leioako (Bizkaia) campuseko Arte Ederren Fakultatean. Unibertsitateko kostuak doan leloa zeraman pankartaren atzean mobilizatu dira gaurkoan ere, 14:00etan, campusean egiten ari diren Herri Unibertsitatea dela-eta. Hala, UIBk berriro salatu du eskola materialaren "gehiegizko kostua", elkarretaratze bidez.

Kostuak borrokatzen

Arte Ederretako ikasleek lehen salaketa ekintzetatik adierazi izan dutenez, materiala erosteko, 600 eurotik gora gastatzen dituzte graduko lehen bi ikasturteetan. Abenduaren 12an, EHUko hainbat campusetara eraman zuen UIBk Arte Ederretako ikasleen aldarria. UIBk azaldu zuenez, Bologna modura ezaguna den prozesura batu zenetik, EHUrentzat pisua irabazi dute ikasleen tasek. Izan ere, 2013tik 2017ra bitartean, hazi egin ziren EHUk ikasleen tasen bidez jasotako diru-sarrerak; 32 milioi euro biltzetik, 47 milioi euro biltzera igaro zen.

Kostu horiek murriztea helburu, eskakizun formalak egiten eta problematika sozializatzen jardun dute azken hilabeteetan Arte Ederretako ikasleek. Iragan abenduan, gainera, ikasleentzako tasen eta beken baldintzak aldatzeko kanpaina jarri zuen martxan Unibertsitateko Indar Batasunak.