AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Sare Antifaxista
2019/10/12 15:19

Hispanitatearen eguna dela eta, Alarde Antifaxista egin zuten larunbatean Bilbon (Bizkaia). Ekimen honetan, "euskal antifaxistok ospatzeko ezer ez dugula" adieraztearekin batera, antolatzaileek azpimarratu dute bizirik iraungo duela gudari haien borrokak, "faxismoaren hauspoa eta oinarria den sistema kapitalista garaitu artean".

Dinamikaren aurkezpenerako irakurketan azaldu bezala, "Europa osoan zehar eta hemen ematen ari den kapitalismoaren kontraesanen zorroztearen eta areagotzearen aurrean, sektore oligarkiko eta monopolistak aukeratzen ari diren menderatze forma" da faxismoa, baita "euren pribilegioak betikotzeko tresna" ere.

Etorkizunez betetako aldarrikapen historikoak

Faxismoaren hedapenaren aurrean, antolatzearen beharra galdegin dute; "kapitalismoaren baitan salbaziorik dagoela sinestarazi nahi duten bide erreformistak baztertzen dituen eta kapitalismoa borrokatuko duen herri mugimendu antifaxistaren" beharra, hain zuzen. Hala, azaldu dute mugimendu antifaxista "printzipio eta aldarrikapen demokratikoak barne hartzen dituen programa baten inguruko batasuna gauzatzeko gai izan beharko dela".