AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Aiaraldea.eus
2019/10/28 19:41

Bihar, hilak 29, 24 orduko greba egingo dute Aiaraldeako (Araba eta Bizkaia) Tubacex enpresako langileek, enpresaren zuzendaritzari segurtasunaren arloan hobekuntzak exijitzeko. Uztailean eta irailean behargin bana erail zituzten enpresa horretan, eta hilketen ondoren zuzendaritzak hartu duen jarrera izan da langileen erantzuna ekarri duen azkeneko arrazoia.

Jakinarazi dutenez, zuzendaritzak sistematikoki alboratu ditu segurtasuna areagotzera begira langileek bultzatutako iniziatibak. Horrez gain, iniziatiba eta kexa guztiak mehatxu bidez oztopatu dituzte, langile horiei "arduragabekeriaz jokatzea" egotzita. Hala, grebaren barruan elkarretaratzera ere deitu dute beharginek, 13:00etan, Laudioko (Araba) lantegiaren atarian. 

Segurtasun falta, praktika autoritarioz blindatua

Segurtasun neurri zehatzak hartzea galdegiteaz gain, egoera enpresaren izaera autoritarioarekin lotu dute zuzenean langileek; sistematikoki hartzen diren aldebakarreko erabakiek ez dietela langileen beharrei erantzuten ere salatu dute. Hala nola, segurtasun neurriak hartzeari muzin egiteaz gain, beste hainbat praktika jarri dituzte jopuntuan, langileen lan segurtasunean zuzeneko eragina dutenak: ekoiztu beharrak eragindako presioak, mantenu lanen gutxitzeak makinarian eragindako desgastea, erabakiak hartzeko eta martxan jartzeko moteltasuna, eta abar. Tubacexeko langileriak badu zer aldarrikatu eta borrokatu.