AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Harrotasun eguna Bilbon. Argazkia: Ecuador Etxea
2019/09/20 14:56

120 eragile bildu dira biharko, irailak 21, HARRO! plataformak Bilbon (Bizkaia) antolatu duen manifestaziorako. Deialdiak EuroPride ekitaldiaren antolatzaileen bilerari erantzuna ematea du asmo, baita jaialdi horren izaera "asimilazionista eta merkantilista" salatzea ere.

EPOA (European Pride Organisers Association) bilkurak bere agendan "aurrerapena", "gay-friendly" kontzeptua edota hirien kudeaketa enpresariala eztabaidatzen dituen bitartean, Euskal Herriko LGTB komunitateak zalantzan jarri du eredua, "noren garapena noren kontura?" galdeginez. 

LGTB mugimenduaren sustrai historikoei erreferentzia eginez, "borrokan sortua eta borrokan hazia" dela diote antolatzaileek. Izaera horri eusteko asmoarekin, "merkatuan abagunea" bilatu nahi dutenen aurrean "harrotasuna ez dago salgai" diote.

Pride

Plataformak ekainean adierazi zuenez, "borrokak saretzea eta aliantzak eraikitzea" izango du apustu nagusitzat. Bizkaiko metalgintzako intersindikalarekin batera jakinarazi dutenez, maiatzetik koordinatu dira borrokan dabiltzan metalgintzako langileekin. HARRO! plataformaren bloke batek elkartasuna adieraziko die beharginei, 12:00etan hasiko duten manifestazioarekin bat eginez; eta langileek, berriz, mikrofonotik hitza hartzea eskainiko diete HARRO!koei.