2021eko apirilaren 10a
Sobietar Batasuna: autodeterminaziorako eskubidea, federalismoa eta nazio auzia ebazteko beste proposamen batzuk
Azken urteotan, ez dira gutxi izan nazio auziaren inguruan altxatu diren ahotsak. Ulerkera, logika, zein posizio politiko ezberdinetatik heldu zaion gaia izaki, eman diren azalpenak ere askotarikoak izan dira. Erreportaje honen helburua ez da inondik inora ebazteke dauden eztabaidei erantzuna ematea, eztabaida horiek elikatu ditzakeen argipen historiko bat ematea baizik. Urriko Iraultzaren urteurrena baliatuz eta horrek eskaintzen didan abagunearekin, gaiarekiko hurbilpen bat egiten ahalegindu naiz. Sobietar Batasuna, federazioa, autodeterminazio eskubidea, Lenin, Stalin… zalantzan nago kontzeptu eta izen gehiegi ez ote diren erreportaje bakarrerako. Ziur nago, ordea, horietako guztiak (baita aipaturikoak baino askoz gehiago ere) ezinbestekoak direla dagokigun gaia ahalik eta modu egokienean garatu ahal izateko.