AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Gasteiz Hoy
2025/05/16 07:35

Atzo arratsaldean, langile bat zauritu zen Gasteizen (Araba), Mercedes enpresaren instalazioak areagotzeko obran. 17:20ak igarota, altueratik jausi zen behargin bat, plataforma batetik erorita hain zuzen ere. Txagorritxu ospitalera eraman behar izan zuten, erorikoan jasandako zauriak zirela eta.

Gasteizko Los Huetos hiribidean izaten ari da obra, furgoneta elektrikoak egin ahal izateko instalazioak prestatzeko. Mercedesek 1.000 milioi euroko inbertsio bat egin du horretarako, eta badirudi 2026ko martxoan hasiko direla ibilgailu horiek ekoizten.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez hemeretzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan 2025. urtea hasi zenetik.

EZ DAGO IRUZKINIK