AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
AHT eraikitzeko lanak.
2021/07/23 11:52

Atzo, uztailaren 22an, lan-heriotza bat izan zen Elorrion (Bizkaia), Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan. Iguria auzoan lanean ari zela izan zuen bihotzekoa 52 urteko behargin batek, eta bertan hil zen. UTE SACYR-CAVOSA-MARIEZCURRENA enpresak azpikontratatutako Sondeos, Inyecciones y Trabajos Especiales enpresarentzat jarduten zuen.

Joan den astelehenean ere bihotzekoak jota hil zen beste langile bat, Gernikan (Bizkaia). Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 34 langile izan dira erailak soldatapean.

EZ DAGO IRUZKINIK