AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Olivier Dussopt.
2022/11/23 11:34

Langabezia prestazioa jasotzeko baldintzak gogortu nahi ditu Frantziako Gobernuak. Gobernuak astelehenean aurkeztu zien proposatzen duen erreforma hainbat gizarte eragileri, eta hautsak harrotu ditu mahai gainean dagoen neurri berriak. Izan ere, Emmanuel Macronek gidatutako gobernuaren asmoa da unean uneko egoeraren arabera aldatu ahal izatea langabezia prestazioa; hala nola, momentuko langabezia tasaren arabera.

Lan merkatuaren egoera izendatzeko bi kolore erabiliko ditu gobernuak: gorria eta berdea. Langabezia tasa %9tik gorakoa denean edo azken hiruhilekoan 0,8 puntu portzentual emendatzean (kolore gorria), gaur egun bezala mantenduko litzateke langabezia prestazioa: lan egindako egun bakoitzeko, prestazioa jasotzeko egun bat esleituko zaio pertsona langabeari. Muga bat badago, hala ere: 53 urtetik beherakoek gehienez 24 hilabetez jaso dezakete saria, 53-54 urtekoek 30 hilabetez, eta 55 urtetik gorakoek 36 hilabetez.

Langabezia tasa %9tik beherakoa denean, ordea, kolore berdea aktibatuko litzateke. Orduan, laurden bat (%25) murriztuko litzateke dirulaguntza jaso ahal izateko denbora-tartea, gobernuak indarrean sartu nahi duen erreformaren arabera. Gutxieneko denbora bat egongo litzateke, sei hilabetekoa.

Errua, langabeei

Neurri berria proposatzeko, enpresaburuen kexu bat izan du kontuan Frantziako Gobernuak: enpresariek diote langabezia prestazioa jasotzen dutenek ahalik eta gehien luzatzen dutela laguntza jasotzeko denbora-tartea, eta ezarritako iraupena agortu arte itxaroten dutela soldatapeko beste lan bat topatu aurretik. Salatu izan dute, bestalde, zailtasunak dituztela zenbait lanpostu betetzeko, eta langabezia prestazioak egoteari leporatu diote hori.

Gobernuak 2023ko otsailean sartu nahi du indarrean erreforma, eta abuztuan hasiko litzateke neurri berriaren eragina. Erreformaren bidez 100.000-150.000 lagunek lana izatea lortuko dela saldu nahi izan du Olivier Dussopt Lan ministroak.

EZ DAGO IRUZKINIK