AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/02 13:25

Ziegan konorterik gabe aurkitu dute astearte honetan Khader Adnan preso palestinarra. Ospitalera eraman duten arren, bere heriotza baieztatu du gerora Israelgo Espetxe Zerbitzuak.

Adnanek 87 egun zeramatzan gose greban. Israelgo autoritateek kargurik eta epaiketarik gabe espetxeratu zutela salatzeko ekin zion protestari. Iragan otsailaren 5ean atxilotu eta kartzelaratu zuten azkenekoz, ustez, "ekintza terroristekin lotura" izatea egotzita.

Palestinako Jihad Islamikoa taldeko kidea zen Adnan, eta, azken urteetan, hamabi aldiz hartu zuten atxilo Israelgo indarrek. Bost aldiz jo zuen gose grebara (2004an, 2012an, 2014an, 2021ean eta aurten), eta orain arteko baraualdirik luzeena ari zen egiten oraingoan.

Argia-k jaso duenez, 1967. urtetik hona, gutxienez 236 palestinar hil dira Israelgo indarrek atxiloturik zeudela.

EZ DAGO IRUZKINIK