Jonen Lagunak plataformak deituta, kontzentrazio bat egin zuten atzo Basauriko (Bizkaia) espetxe parean, Jon Mirena San Pedro preso politiko deustuarra aske gera dadila exijitzeko eta preso politikoei ezartzen dieten "salbuespen-egoera" salatzeko. Izan ere, San Pedrok kalean behar luke jada, Espainiako Estatuak iaz indargabetu baitzuen zigorren zenbaketa bikoitza, 7/2014 Lege Organikoa aldatuta. Hainbat preso politikori, ordea, ez diete oraindik erreforma aplikatu, eta horixe bera da deustuarraren egoera.
Ekainaren 13rako egin du hurrengo deialdia Jonen Lagunak plataformak. Jon Kalera, amnistia osoa! lelopean, Deustun (Bilbo, Bizkaia) bertan mobilizatuko dira egun horretan: 19:30ean hasiko da manifestazioa San Pedro plazatik.