AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/16 09:31

Jon Mirena kalera. Amnistia osoa lelotzat hartuta, manifestazio bat izan zen aurreko ostiral arratsaldean Deustun (Bilbo, Bizkaia). Hala, berriz exijitu zuten Jon Mirena San Pedro preso politiko deustuarra aske utz dezatela, eta amnistia osoa aldarrikatu zuten. 

San Pedrok hiru hamarkada daramatza gatibu: bost urtez eduki zuten preso Frantziako Estatuan, eta Espainiaratua izan ostean, beste 25 urte bete ditu dagoeneko Espainiako Estatuko espetxeetan. Espainiako Estatuak iaz deuseztatu zuen orain arte indarrean izandako zigorren zenbaketa bikoitza, 7/2014 Lege Organikoa aldatuta; eta, horren arabera, deustuarrak kalean behar luke honezkero. Hala ere, Basaurin (Bizkaia) preso mantentzen dute.

Ekainaren 1ean, Basauriko presondegi aurrean elkarretaratu ziren 100 bat pertsona, Jonen Lagunak plataformak deituta. Orduan ere, San Pedroren askatasuna eta amnistia izan zituzten aldarri.

EZ DAGO IRUZKINIK