AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/13 08:57

Iruñerriko Gazte Koordinadora Sozialistak aurreko astean salatu zuen, agerraldi baten bidez, urtarrilaren 28ko mobilizazioetara deitzeko propaganda politikoa egitean jasan duen errepresioa. Zehazki, azken asteetan 50 gazte identifikatu dituzte polizia-indarrek, eta, guztira, 10.000 eurotik gorako isunak jarri dizkiete. Urtarrileko manifestazioari buruzko informazioa banatzeagatik edota pankartak eta kartelak jartzeagatik zigortu dituzte.

Isunei aurre egin ahal izateko hainbat ekimen antolatuko dituztela jakinarazi zuten GKSko kideek, eta horien berri emateari ekin dioTE jada. Hala nola, diru-bilketa kanpaina bat jarri du martxan, isunak ordaintzen lagundu nahi duen edonork ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izan dezan. Bi modu jarri dituzte eskura horretarako: Bizuma (642 51 90 85 telefono zenbakira) eta kontu korronte bat (ES08 3035 0357 1035 7001 3197).

EZ DAGO IRUZKINIK