AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Noticias de Gipuzkoa
2023/06/07 09:01

"2023ko uztailaren 1etik aurrera, asteburuko atxilotu kopuruaren arabera, ondorengo konpentsazio-egunak emango dira:

  • ZERO atxilotu: BI konpentsazio-egun.
  • Atxilotu BAT: HIRU konpentsazio-egun.
  • BI (barne) atxilotutik aurrera: LAU konpentsazio-egun.
  • HAMAR (barne) atxilotutik aurrera: BOST konpentsazio-egun".

Honela jasotzen zuen atzo, ekainaren 6an, Irungo (Gipuzkoa) Atzerritartasun eta Mugen Tokiko Brigadako buruak sinatutako barne-oharrak. Espainiako Poliziaren parte da brigada hori. Ikusten denez, asteburuan gero eta pertsona migratzaile gehiago atxilotu, polizia-agenteei orduan eta jaiegun gehiago ematea zen asmoa; alegia, migratzaileen atxiloketak saritu nahi zituen aipatutako brigadak.

Atzo bertan, aginduaren kontrako salaketa bat egin zuen Espainiako Poliziako Jupol sindikatuak, sare sozialen bidez. Kritikatu zuena, ordea, "intzidentzien zerbitzua behar bezala araututa" dagoela izan zen. Espainiako Poliziako EAEko Buruzagitza Nagusiak, hala, ordu batzuk beranduago indargabetu zuen Irungo brigadako buruak sinatutako oharra, baina ez dute zehaztu zeintzuk izan diren horretarako arrazoiak.

Irun da, Espainiako Estatu mailan, pertsona migratzaile gehien atxilotzen dituzten tokietako bat; ia-ia Madrilen edo Valentziaren pare, Jupolen datuen arabera.

EZ DAGO IRUZKINIK