AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Moncloa
2025/04/30 14:58

Apirilaren 28ko itzalaldi elektrikoak 60 milioi pertsona baino gehiago utzi zituen argindarrik gabe Espainiako Estatuan, Portugalen, Andorran eta Ipar Euskal Herrian, Europar Batasunaren historian aurrez erregistratutako kaltetu zifra guztiak gaindituz, EFE agentziaren arabera. Espainiako Estatu osoan izan zuen eragina mozketak; lurralde guztietan Balear Uharteetan, Kanarietan, Ceutan eta Melillan izan ezik.

"Ia bi hamarkadatan Europan izan den gertakaririk larriena da", adierazi du X sare sozialean Europako Energia komisario Dan Jørgensenek. Orain arte, EBn gertatutako itzalaldirik handiena 2003an izan zen Italian, 56 milioi kalteturekin. Beste aurrekari batzuk Erdialdeko Europan topa genitzake 2006an (15 milioi pertsona), edo kontinentearen iparraldean eta mendebaldean, 2013an, 2003an eta 1999an.

Astelehen eguerdian mozketa gertatu ostean, hurrengo orduetan berrezarri zuten argindarra, baina, orain arte, ez dituzte itzalaldiaren kausak publikoki zehaztu. Hori dela eta, etenaren tamainak mugaz gaindiko sare elektrikoen segurtasunari buruzko eztabaida berpiztu du. EFEren arabera, gertaerak Elektrizitatea Garraiatzeko Sareen Kudeatzaileen Europako Sarearen (ENTSO-E) barne-berrikuspenak eta estatuko operadoreen arteko kontsulta teknikoak eragin ditu. Akatsaren jatorria ikertzen ari direla baieztatu dute Espainiako eta Portugalgo agintariek.

EZ DAGO IRUZKINIK