AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / RTVE
2022/11/29 10:15

Giorgia Meloni ultraeskuindarra buru duen Italiako Gobernuak prest ditu 2023. urterako aurrekontuak, hilabeteko prestaketa- eta idazketa-lanen ostean. Ministroen Kontseilu berriak aurreko astean onartu zuen bere lehenengo aurrekontu legea, eta oinarrizko errentari edo Hiritartasun Errenta delakoari lotutako hainbat erabaki hartu ditu, itxuraz sozialak diren hainbat neurriren artean ezkutatuta. "Zentzuzko" lan eskaintzaren bati uko egiten diotenei dirulaguntza kenduko die, eta, orokorrean, prestazioa izateko denbora-tartea murriztuko du.

Hiritartasun Errenta 2019an sartu zen indarrean Italian. Hilean 780 euroko laguntza bat da, eta 30.000 eurotik beherako ondare higiezina, 6.000 eurotik beherako finantza-ondarea eta urtean gehienez 9.360 euroko dirusarrerak dituzten familia-nukleoek jaso dezakete. Dena den, dirulaguntza hori izateko baldintzak gogortu nahi ditu orain Italiako Gobernuak: prestazioa jasotzen duen norbaitek "zentzuzkoa" den lan eskaintzaren bat errefusatzen badu, laguntza galduko du handik zortzi hilabetera.

Prestazioa jasotzen duten lagunen artean 660.000 dira soldatapean lan egin dezaketenak, eta laguntza jasotzeko denbora-tartea murriztuko diete guztiei. Gaur egun hemezortzi hilabetez izan daiteke dirulaguntza, baina, datorren urtarriletik aurrera, gehienez zortzi hilabetekoa izango da denbora hori. Lan-formakuntzarako ikastaroetan parte hartzera ere derrigortuko dituzte, bestalde.

Neurri horrekin, herrialdea "lanean jarri" nahi duela dio Melonik. Epe motzerako asmo argi bat erakutsi du gainera: Hiritartasun Errenta modu formalean ezabatu nahi du 2024tik aurrera. Hori modu progresiboan egiteko aurreneko pausoak eman ditu jada.

EZ DAGO IRUZKINIK