AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/06/24 11:07

Ekainaren 21ean, Tolosako (Gipuzkoa) Kuadrilla Egunean, emakume bat bortxatzen saiatu zen gizonezko bat, etxebizitza batean giltzapetu ondoren. Erasoa gaitzetsi eta mobilizatzera deitu zuen Tolosaldeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, eta atzo arratsaldean izan zen protesta jendetsua, Triangulo Plazan. Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean egin zuten elkarretaratzea.

"Argi esan dugu: beharrezkoa da eraso oro salatu eta matxismoaren aurka kaleak hartzea", adierazi zuen Itaiak. "Eginbehar" batzuk nabarmendu zituen lan horretan, hain zuzen ere, indarkeria matxistaren kontrako "erantzun kolektiboa" antolatzea eta "matxismoaren aurka borrokatzea".

EZ DAGO IRUZKINIK