AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Acciona Medioambiente enpresako langileen elkarretaratzea, Iruñean (Nafarroa). Argazkia: Noticias de Navarra.
2022/04/29 20:34

Iruñeko (Nafarroa) Udalaren lorezaintza zerbitzua Acciona Medioambiente enpresaren esku dago eta honek Estatu mailako lan-hitzarmena ezarri nahi die langileei. Salatu dutenez, itun honek "soldata oso baxuetara kondenatzen" ditu langileak —1.000 eurora ere ez da iristen soldata— eta, inflazioaren igoera nabarmenaren testuinguruan, ordainsaria ez da KPIra ere egokitzen. 

Testuinguru honetan, hitzarmen propio baten alde egitea erabaki zuten langileek eta, hala, asteazkenean lehen greba eguna burutu zuten. Bigarren greba eguna egin dute gaur, apirilak 29, eta beste lau greba egun deitzea aurreikusten dute. 

Azpikontratatutako zerbitzua denez gero, Iruñeko Udalaren erantzukizuna azpimarratu dute langileek eta, hala, "inplikazioa handitzea" exijitu diote enpresak negoziazio mahaia ireki dezan. Ildo honetan, datozen egunetan lanuzteak deitu dituzte berriro langileek, maiatzaren 3an, 5ean eta 6an hain zuzen ere. Greba egun gehiago deitzeko asmoa ere erakutsi dute beharginek, Accionak negoziazioei uko eginez gero.

EZ DAGO IRUZKINIK