AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/02 13:36

Larunbat gauean gizonezko bat atxilotu zuten Iruñean (Nafarroa), emakume bat bortxatzeagatik. 22:00ak aldera izan zen erasoa, Buztintxuri auzoko lorategi batzuetan, trenbideetatik gertu. Bizilagun batek eman zuen gertaturikoaren berri, erasoaren lekuko izan ondoren.

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, aurrekariak ditu erasotzaileak, beste emakume bati eraso egiteagatik.

Hilabete honen hasieran atera da argitara Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean izan zen beste bortxaketa bat. Martxoaren 18an gertatu zen erasoa, eta, gerora, inguruan dauden bideozaintza-kamerek jasotako irudien bidez identifikatu zuten erasotzailea.

EZ DAGO IRUZKINIK