AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/06/11 19:18

Iragan ostiralean elkarretaratzea egin zuten Iruñeko (Nafarroa) Corte Ingles saltokiaren atarian, LAB sindikatuak deituta. Izan ere, enpresak bi langile kaleratu berri ditu, "akusazio faltsu eta larriak" medio.

"Kaleratze diziplinarioak" direla salatu dute LABeko kideek: "Ez da kasualitatea behargin horiek kalera bota izana. Beren eskubideak aldarrikatu dituzten langileak dira; mobilizatu direnak". Hala, lantoki horretan aldarrikapenak egiten dituztenek "tokirik ez dutela" diote.

LABek azaldu du enpresak akusazio horiek baliatu dituela beharginen aurka, "egiazkoak ez direla jakinda". Helburua langileak "ikaratzea" dela diote.

Langile batzordearen jarrera

Bestalde, enpresako langile batzordea osatzen duten sindikatuen jarrera salatu du LABek: "Ez dute kaleratzeak salatzeko kanpainetan parte hartu, eta enpresarekin elkarlanean aritzen dira une oro". Hain zuzen, Fetico, Fasga, UGT eta CCOO sindikatuak barnebiltzen ditu batzordeak.