AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Irekia
2025/06/06 12:52

Inolako harridurarik eragin gabe, Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du gobernuaren parte izandako Iñigo Urkulluk eta Marian Elorzak sektore pribatura salto egitea eta bertan negozioa egitea. Hain zuzen ere, Urkulluk berak sortutako eAtlantic lobbyan jardungo dute biek, zuzendaritza-lanetan. Gobernuko kargu publikoak utzi eta hurrengo bi urteetan, politikari ohiren batek sektore pribatuan muturra sartu nahi badu, Jaurlaritzari jakinarazi behar dio, "bateraezintasunak" ote dauden edo ez aztertzeko.

Hori hala egin ostean, aurreko gobernutik, bat baino gehiago dira jada konpainia pribatuetara jauzi egitea lortu duten kargudun jeltzale ohiak: Osasun Saileko Mikel Sanchez eta Gotzone Sagardui, eta, orain, Urkullu lehendakari ohia bera eta Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia izandakoa. 

Maiatzean jarri zuten martxan eAtlantic fundazioa, beren esanetan, "Europar Batasunean maila anitzeko gobernantza eraginkorra" lortzeko eztabaidak eta ikerketak bultzatzeko asmoz. Besteren artean, lankidetzan jardungo du BBVA, Iberdrola, Kutxabank eta Petronor enpresetako zuzendaritzekin. Urkulluk eratu du lobby europeista, eta bera izango da fundazioko burua. Elorzak, berriz, zuzendari orokor lanak egingo ditu.

EZ DAGO IRUZKINIK