AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/05 11:21

Atzo gauean, apirilak 4, gizonezko bat atxilotu zuten Laudioko (Araba) Landaluze kalean, indarkeria matxista egotzita. Aiaraldea-k jakinarazi duenez, 21:30ak aldera izan zen atxiloketa. Oraindik ez dituzte xehetasunak argitara atera.

Aurreko astean, indarkeria matxistarekin lotutako hiru eraso salatu zituzten Euskal Herrian, gutxienez. Martxoaren 30ean gizonezko batek mehatxu eta eraso egin zion haren bikotekideari, Gasteizen (Araba). Hiri berdinean, tratu txar jarraituak salatu zituen emakume batek aurreko larunbatean. Bestalde, aurreko asteko ostiralean, gizonezko batek arma elektriko bat erabilita egin zion eraso bikotekide ohiari, Galdakaon (Bizkaia).