AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: IA
2021/07/14 17:10


Eskola Ibiltariaren 2021eko edizioa iragarri du Ikasle Abertzaleakek astearte honetan. Uztailaren 23an ospatuko da ekimena, Azpeitian (Gipuzkoa). Egun osoko egitaraua izango da izango da aurtengoa, 09:30ean hasita. Aisialdirako zein formakuntzarako aukera izango dute ikasleek bertan; mendi-irteera, otordu, hitzaldi, ekitaldi eta kontzertuekin. Otordu eta kontzertuetarako bonoak salgai daude jada, eskualdeetako IAko militanteen bidez.


IAk sare sozialetan adierazi duenez, ikasle mugimenduaren formakuntzarako eta aisialdirako topaleku garrantzitsua” da Eskola Ibiltaria; ondorioz, aurten ere udako egitasmoa berrartu dute. "Jarrai dezagun, pausoz pauso, proletalgoaren eskola eraikitzen!" adierazi du IAk. 


Hona hemen Eskola Ibiltariaren egitarauaren nondik norakoak:


  • 09:30. Harrera

  • 10:00. Mendi-irteera

  • 14:00. Bazkaria

  • 17:30. Hitzaldiak:

    Nazio Auziaz hausnartzen,

    Ikasle Abertzaleaken azken urteei begirada bat

  • 19:30. Ekitaldia

  • 20:30. Afaria

  • 22:00. Kontzertuak:

    Rodeo

    Desgaraian


Hitzaldiak


Arratsaldeko solasaldietan bi gai jorratuko dira. “Nazio auzia ikuspegi komunistatik” landuko du batak. Besteak, aldiz, “ikasle antolakundeak azken urteetan izandako bilakaera estrategiko zein politikoa berrikustea” izango du hizpide, “bertatik irakaspenak ateratzeko”.


Ibilbidea


2018an berrartu zuen IAk 2014-2015 ikasturteaz geroztik antolatu gabeko Eskola Ibiltaria. Sakanan (Nafarroa) ospatu zen ikasle martxa berri hura; Irurtzun, Uharte-Arakil, Etxarri eta Altsasun zehar. Hurrengo urtean, 2019an, Gernikan (Bizkaia) eta Lekeition (Bizkaia) izan ziren IAko militanteak. Iazko baldintzak tarteko, ezin izan zuten martxarik antolatu.

EZ DAGO IRUZKINIK