AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Diario
2022/06/07 10:32

Torturaren Prebentziorako Espainiako Mekanismo Nazionalak (MNPT) egindako txostenaren arabera, 2021. urtean, ofizialki, 3.600 aldiz jarri zituzten martxan presoak "eusteko mekanismoak" Espainiako Estatuko espetxeetan. Zenbatutako kasu horietatik 399tan erabili zituzten uhalak presoak ohe batera lotzeko; soilik 148 izan ziren, ustez, "osasun-arrazoiengatik" egindako eusteak, baina beste 251 kasu erregistratu dituzte.

Espetxe Erakundeetako protokoloak agintzen duenez, iraupen luzeko "euste mekanikoetan", alegia, ordu erditik gorakoetan, uhal homologatuak erabili behar dira. "Aurrez modu berezian prestatutako gelan eta ohean, ahoz gora etzanaraziko da presoa, erdi altxatuta, eta ordena honetan eutsiko zaio: beheko gorputz-adarrak, sabelaldeko gerrikoa eta goiko gorputz-adarrak", dio protokoloak.

Torturaren Aurkako Dokumentazio Zentroko kide Jorge del Curaren esanetan, gainera, zenbaitetan zortzi, 24 nahiz 36 orduz izan dituzte presoak ohe batera lotuta, Público hedabideak azaldu duen modura.

EZ DAGO IRUZKINIK