AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
IASek urtarrilaren amaieran egindako elkarretaratzeetako bat. @IruñerriaIAS
2020/02/12 10:36

Paz de Ziganda ikastolako zuzendaritzak "ikasleen aurkako jarrera" hartu duela salatu du Iruñerriko Autodefentsa Sareak. Duela zenbait egun, propaganda politikoa jartzeko debekuari irtenbide bat emateko elkarrizketa mahai bat osatzea proposatu zion IASek zuzendaritzari, baina autodefentsa sareko kideek salatu dute zuzendaritzak ez duela ikasleen ordezkaritza onartu.  Jarrera horren adibide gisa aipatu dituzte ikastolako arduradunekin hitz egitera joandako kideak "jasan behar izan dituen mehatxuak, ikasle autodefentsa sareari buruz zabaldu dituzten gezurrak edota zuzenean gure jardunaren aurka egindakoak".

Ikasturte hasieran, Paz de Ziganda ikastolan ez ezik, Berriozar DBHI eta Askatasuna BHI ikastetxeetan abiarazi zuten askatasun politikoen aldeko borroka. Berriozarko zuzendaritzak ere uko egin zion elkarrizketa mahaiari. Han, propaganda politikoa jartzeko ezintasunaz gain, biltzeko askatasuna ere urratua dutela salatu du IASek. Azkenik, Askatasunan elkarrizketa mahaia onartu dutela eta aurrera doala jakinarazi dute ikasleek.

Batzar irekia

Gaur, egoeraren berri emateko batzar irekia egin dute Eunate ikastetxean. Hain zuzen, kamerak kentzeko borroka egin zuten ikastetxe horretan iaz, eta han jasotako "ikaspenak oinarri hartuta" ekin zioten bideari aurten ere.