AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/07 11:59

Atzo, abenduaren 6a, Konstituzioaren Eguna izan zen Espainiako Estatuan. Jaiegun arrotz modura seinalatu zuen berriz Ikasle Abertzaleakek, eta beste urte batez nabarmendu zuen ez zegoela "ospatzeko ezer". Hortaz, Euskal Herriko hainbat herritan egitarau batzuk prestatu zituen egun horretarako; esaterako, Azpeitian (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Gernikan (Bizkaia), Hernanin (Gipuzkoa), Iruñerrian (Nafarroa), Lizarran (Nafarroa), Ondarroan (Bizkaia), Tolosan (Gipuzkoa) eta Zumaian (Gipuzkoa).

34 urte bete ditu aurten IAk, eta antolakundearen ibilbidearen inguruan jardun zuten atzo tokian toki egindako saio guztietan; IAren 34 urteak errepasatuz izenpean egin zuten hitzaldi bat herri guztietan. Horretaz gain, aisialdiko ekimen ugari izan zituzten lekuan leku.

Burgesiaren diktaduraren kontra

Konstituzio Egunaren harira, adierazpen bateratu bat argitaratu zuten atzokoan IAk eta Gazte Koordinadora Sozialistak. "Espainiako Estatu burgesak langileriaren eskubideak ezabatu, militante politikoak erreprimitu eta nazioen autodeterminazio eskubidea ukatzen" dituela azpimarratu zuten, eta "eskubide politikoen aldeko borrokan" eta "Estatu Sozialistaren eraikuntzan" lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten.

Hona hemen adierazpena, osorik:

EZ DAGO IRUZKINIK