AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: irekia.eus
2021/03/30 18:07

Nikaraguako hainbat emakume esplotatzen zituzten hiru pertsona atxilotu dituzte Bizkaian; bi emakumezko eta gizonezko bat. Arratia bailararen eta Nikaraguako Somoto herriaren artean errotzen zen esplotazio-sarea.

Ikerketaren arabera, gehienetan 20 eta 40 urte arteko emakumeak atxikitzen zituzten. Legez kanpoko bidaiak antolatu eta Euskal Herrira mugiarazten zituzten esplotatzaileek, eta hona iristean, 10.000 euro inguruko ustezko zorra eskatzen zieten. Modu horretan behartzen zituzten kontratu bat izenpetzera, zor hori etxeko lanak eginda kitatzera behartuz. Antza, atxilotuek hogei emakume inguru salerosi dituzte Espainiako Estatuan 2017tik hona.

Iazko azaroan martxan jarritako Bueltaka operazioaren barruan gauzatu dituzte hiru atxiloketak, eta Bizkaiko etxebizitza bat ere miatu du poliziak oraingoan. Atxikitutako hiru pertsonak epailearen esku geratu ziren asteazkenean.

Talde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete; hain zuzen, talde kriminal horren bidez pertsonen legez kanpoko trafikoan aritzea, legez kanpoko immigrazioaren alde egitea eta lan-esplotazioa helburutzat duen giza-salerosketan parte hartzea egozten diete.

EZ DAGO IRUZKINIK