AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Foruzaingoa
2022/09/13 09:56

Iturenen (Nafarroa) larriki zauritu zen langile bat aurreko ostiral goizean; balkoi batean toldo bat jartzen ari zela erori zen lau metroko altueratik. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten artatua izan zedin, baina atzo jakinarazi zutenez, hil egin da. 44 urte zituen erietxean bizia galdu duen langileak, eta Donamariako (Nafarroa) bizilaguna zen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 57 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

EZ DAGO IRUZKINIK