AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/08 09:19

Astelehenean lan-istripu larri bat izan zen Garesko (Nafarroa) Señorio de Sarria lantegian; esnea ekoizten dute han. Gaur egun hutsik dagoen minda putzu bat garbitzeko bertaratu ziren bi langile, eta bat-batean, bietako bat putzura sartu eta lanari ekin zionean, zorabiatu egin zen.

Dirudienez, gas metanoa arnastuta ito zen, eta lekuan bertan galdu zuen bizia. Lankidea laguntzeko sartu zen putzura bigarren langilea, baina konortea galdu zuen berak ere; dena den, larrialdi-zerbitzuetako beharginak heldu zirenean, bizirik zegoen oraindik. Hala, erietxera eraman zuten, larriki zauriturik.

Atzo hainbat iturrik baieztatu zutenez, baina, arratsalde horretan bertan hil zen bera ere, 16:30ak aldera. Azken zazpi egunetan, Euskal Herrian, gutxienez zortzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Urtea hasi zenetik, gutxienez 36 lan-heriotza izan dira.

EZ DAGO IRUZKINIK