AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/29 10:43

Momentuz indarrean jarraitzen du, San Joan jaietan txosna bat jartzeagatik, EH Bilduk Hernaniko (Gipuzkoa) Mugimendu Sozialistari ezarritako zigor ekonomikoak. EH Bildu du buru Hernaniko Udalak, eta alkatearen dekretuz, 3.168 euroko isun bat jarri dio Mugimendu Sozialistari, udalak eta Txosna Batzordeak jarritako beto politikoari aurre egiteagatik eta, gainerako eragileen modura, festetan txosna bat jartzeagatik.

Hainbat protesta-ekintza izan dira azken egunetan horren harira. Joan den astelehenean elkarretaratze bat izan zen Hernaniko udaletxe aurrean, Mugimendu Sozialistaren kontrako errepresioa eta espazio publikoaren pribatizazioa salatzeko. Bestalde, Euskal Herriko hainbat herritan agertu dira zenbait margoketa, Mugimendu Sozialista jartzeagatik, EH Bildu seinalatzeko.

Gaur Hernaniko udaletxera bertaratu dira berriz Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako zenbait kide, EH Bilduri bi exijentzia zehatz egiteko eta helarazteko. Batetik, isuna kentzeko exijitu dio berriz. Bestetik, Mugimendu Sozialistak gainontzeko eragileek bezala txosna jartzeko daukan eskubidea errespetatzeko exijitu dio. Eskaera horiei babesa emateko sinadura bilketa bat egingo dute Kontseilu Sozialistako kideek.

"Nabaria izaten ari da EH Bilduren isiltasuna, ez baitu inolako mugimendurik egin", salatu dute. Gogorarazi dute, gainera, Mugimendu Sozialistari ez diotela soilik Hernanin jarri beto politikoa. Horren adibide da, esaterako, Lesakan (Nafarroa), Deustun (Bilbo, Bizkaia), Egian (Donostia, Gipuzkoa) edota Gasteizen (Araba) gertatutakoa.

EZ DAGO IRUZKINIK