AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Jardunaldiak Kontrakantxa gaztetxean, iaz. Argazkia: Kontrakantxa
2021/01/14 15:11

Hernaniko (Gipuzkoa) bi gazte epaituko dituzte otsailaren 2tik aurrera, 2017ko uztailean, hamar urte hutsik zeramatzan etxebizitza bat okupatzea leporatuta. Proiektu kolektibo bat martxan jartzea zen birjabetze horren asmoa, baina okupatu eta bi egunera bertaratu zen etxebizitzaren legezko jabea; adostasun bat lortzen saiatu ziren gazteak, baina handik hamar egunera desalojatu zuten etxebizitza polizia-indarrek. Egun horretan identifikatu zituzten otsailetik aurrera epaituak izango diren bi pertsonak.

Hernaniko Gazte Asanbladak adierazi du "okupazioaren aldarriaren defentsa egiten jarraituko" duela, "egunero jendea kalean bizitzera eta hiltzera kondenatzen duen sistemaren aurrean desjabetuoi geratzen zaigun baliabide bakarrenetakoa" dela iritzita.

Asanbladako kideek hainbat jarduera antolatu dituzte datozen asteetarako; hain zuzen, martxan den auzibidearen harira, "kasua ezagutarazteko", auzipetuei elkartasuna adierazi eta "elkartasuna saretzeko", eta "polizia-indarren eta etxebizitzaren jabearen errepresioa salatzeko". Herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia.

EZ DAGO IRUZKINIK