AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/03/02 08:57

50 urteko pertsona etxegabe bat hil da aste honetan Hendaian (Lapurdi); asteartean aurkitu zuten bere gorpua Kaneta portuan. Horren harira, protestara deitu dute Bidasoko eta Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek: bihar elkarretaratze bat egingo dute Hendaiako herriko etxe aurrean, 18:30ean hasita.

"Gizarte kapitalistaren oinarrian dauden zapalkuntza eta miseria areagotzen ari dira krisi garaiotan, eta estatu burgesek gero eta gaitasun gutxiago dituzte haien gizarte zerbitzuen bitartez egoera hori kudeatzeko. Bizi baldintzarik miserableenak ere ezin dituzte bermatu: negu betean kale gorrian pasatzen dituzte gauak askok eta askok, eta erailak izaten ari dira", salatu dute antolatzaileek. "Proletalgoaren antolakuntza independentearen bitartez kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izan behar duen etxebizitza eredu bat" aldarrikatu dute.

Biharko protestan, "instituzioen miseriazko politikak" salatuko dituzte. "Egiturazko pobreziarekin eta biolentziarekin amaitzeko", gainera, "autodefentsa sozialista antolatzera" deituko dute.

EZ DAGO IRUZKINIK