AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/22 09:05

Lizarrako (Nafarroa) 27 pertsona epaitegian deklaratzera deituta daude gaur eta bihar, aurreko urteko Puyko Bajadikaren harira. Gaur hasi dira banan-banan deklaratzen Bajadikako 27ak, eta bihar jarraitu beharko dute. Izan ere, "desordena publikoak" eragitea leporatuta, ikerketapean daude guztiak: udalak (UPN) txosnei ezarritako debekua eta udal-gobernuaren izaera autoritarioa gaitzesteko, protesta bat egin zuten iazko Bajadikan, eta horregatik jarri zituzten jopuntuan.

Bajadikako 27en aurka irekitako prozesu judiziala bertan behera gera dadila exijitzeko, elkarretaratze jendetsu bat egin zuten aurreko ostiralean, Lizarrako udaletxe aurrean. Auzipetuek sortutako plataformak "prozesuaren burokraziaren atzean ezkutatzen den indarkeria" salatu du; "kartzela-zigor posibleei, zigor ekonomikoei, prozesu judizialaren ondoriozko kostuei, kriminalizazioari, presio psikologikoari eta abarri" erreferentzia eginez. Horren aurka, instituzioak "gero eta gehiago mugatzen" ari diren "protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa" aldarrikatu du plataformak.

Raimundo el Canasteroren kontrako epaiketa, atzeratuta

Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka, Raimundo el Canasterok ere protesta-ekintza bat egin zuen iaz: Beef D'Alda abestia argitaratu zuen. Musika-taldea auzipetu egin dute kanta horren letrak direla-eta, eta, horregatik, atzo epaitu behar zituzten taldekideak. Hala ere, atzo jakinarazi zuten berriz atzeratu dutela judizioa: "Bigarren aldiz eta pisuzko arrazoirik gabe, Lizarrako epaitegiak udalak gure aurka hasitako epaiketa atzeratu du".

EZ DAGO IRUZKINIK