AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/27 11:01

Joan den ostiralean jakinarazi zuten finkatuta dagoela Legutioko (Araba) Desjabetuon Hotela Zentro Sozialista husteko data: bihar, ekainaren 28a. Hotela babesteko asmoz, hortaz, hiru eguneko egitarau bat prestatu zuten hango kideek, eta atzo eman zieten hasiera ekimenei.

Iluntzerako bertaratu ziren Legutiora hainbat eta hainbat pertsona, eta Zentro Sozialistaren inguruan bildu ziren. 20:30ean ekitaldi bat egin zuten han, eta bertan, besteak beste, azpimarratu zuten "langileriak espazioen gaineko kontrola eskuratzeko ezinbesteko tresna bat" dela okupazioa: "Okupazioaren aurkako ofentsibak, beraz, gure politika egiteko aukerak murrizten ditu zuzenean". Ezinbestekotzat jo zuten desalojoei "indar gero eta eraginkorragoarekin eta zabalagoarekin erantzutea", eta berretsi zuten "jasotako kolpe bakoitzari aurre egiteko konbikzio osoa" daukatela.

Afari bat izan zen ondoren, baita Iratik eta Eiderrek eskainitako kontzertu akustiko bat ere. Gaur 09:00etan eskaini dute gosaria, eta horren ostean hasi dira gaurko ekimenak: hitzaldi bat antolatu dute goizerako, bazkari bat ondotik, eta Bake Faltsua eta Ondarru Crew taldeen musika emanaldiak izango dira gero.

Bihar, huste egunean, 09:00etan gosaltzeko aukera izango da Legution.

EZ DAGO IRUZKINIK