AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Matiena.
2023/05/10 08:46

Joan den astelehenean 58 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Aranbizkarran (Gasteiz, Araba), bere bikotekideari eraso egiteagatik. Antza, liskar bat izan zuten kalean, eta horren ondoren eraso zion emakumeari. Bi lekukok gertaturikoa ikusi eta abisua eman zuten. Astelehenean bertan utzi zuten erasotzailea epailearen esku.

Traña-Matienan (Abadiño, Bizkaia), bestalde, zenbait eraso matxista atera ziren argitara asteburuan, auzoko San Prudentzio festetan. Gutxienez hiru emakumeri eraso zieten.

Urduñako (Bizkaia) Otxomaio jaietan ere hainbat emakumeri eraso zieten larunbat gauean; ukituak egin zizkieten, astelehenean jakinarazi zutenez. Gasteizen beste bi eraso matxistaren berri eman dute azken egunetan, gainera: larunbatean, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek Zaramagako etxe batean, eta igandean, bigarren emakume bati eraso zion bere bikotekideak, liskar baten ondotik.

EZ DAGO IRUZKINIK