Hainbat eraso homofobo izan dira Ibarran

Tolosaldeko Itaiak salatu duenez, zenbait gizon homosexualek irain homofobo, mehatxu eta gatazka fisikorako saiakerak jasan zituzten.
Argazki Nagusia
2021eko irailaren 10a

Aurreko larunbat gauean, hilaren 4an, hainbat gizon homosexualek pairatu zituzten eraso homofoboak Ibarran (Gipuzkoa). Tolosaldeko Itaiak salatu duenez, gizon talde batek irain homofoboak, mehatxuak zein gatazka fisikorako saiakerak egin zizkien zenbait gizon homosexuali. Eraso horiek hainbat alditan errepikatu ziren gauean zehar.

Kasu isolatu izatetik urrun, salaketa gehiago Euskal Herrian

Ibarran izandakoez gain, eraso homofobo gehiago salatu dituzte azkenaldian Euskal Herrian. Larunbat horretan bertan, beste gizon batek ere jasan zuen eraso homofobo bat Gasteizen (Araba). Adierazi zuenez, "puto maricón de mierda" oihukatu eta ukabilkada bat eman zion gizonezko batek.


Iruzkinak

Ez dago iruzkinik