AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/03/06 09:23

Aurreko ostiralean, Basaurin (Bizkaia) espetxeratu zuten gizon bat, Barakaldon (Bizkaia) hainbat emakumeri eraso egiteagatik. 24 urteko gizonezkoak emakume bati eraso zion iazko irailean, eta beste lauri abenduan.

Zehazki, iraileko erasoaren harira atxilotu zuten aurreko astean. Orduan, kalean egin zion eraso emakume bati, eta polizia-ikerketan DNA analisiak egin ondoren atzeman zuten joan den ostiralean. Barakaldoko Guardiako Epaitegiak erabaki zuen erasotzailea kartzelaratzea.

Esan modura, baina, gutxienez beste lau sexu-eraso egin zituen 2022ko abenduan. Hilabete horren hasieran ere atxilotu zuten gizona, eta eginbideak ireki zizkioten ustez.

Eraso ugari Nafarroan

Nafarroan, bestalde, gutxienez sei gizonezko atxilotu dituzte azken egunetan, indarkeria matxistagatik. Hain justu, Burlatan, Tafallan, Iruñean, Agoitzen, Zizur Nagusian eta Atarrabian izan dira atxiloketak. Ez dute xehetasunik eman.

EZ DAGO IRUZKINIK