AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/01/12 10:48

Gaur, urtarrilaren 12an, gutxienez hogei pertsona bizi ziren bloke bat hustu du Ertzaintzak Donostiako (Gipuzkoa) Mundaiz kalean. Goizeko 09:00ak baino lehen iritsi dira ertzainak Egia auzoko kalera, eta bloke horretan bizi ziren pertsonak kanporatu ditu. Hainbat pertsona migratzaile bizi ziren han, hain zuzen.

Azken urteetan, hainbat bloke hustu dituzte polizia-indarrek Donostian: Infernu modura ezaguna den guneko pabiloi batetik kaleratu zituzten hainbat pertsona 2020 amaieran, eta Martutene auzoko beste eraikin batetik ere gutxienez hamar migratzaile kaleratu zituzten iazko urrian, Donostiako Kontseilu Sozialistak salatu duenez.

EZ DAGO IRUZKINIK