AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/29 16:14

Gaur, goizeko 06:00ak aldera, neska gazte bat ospitaleratu dute Gasteizko (Araba) Txagorritxu erietxean, goizaldean ziztada bidezko eraso bat jasan duelako. Florida kaleko diskoteka batean izan da erasoa, aurreko astean ziztada bidezko hainbat eraso salatu zituzten leku berean, hain zuzen.

Goizaldean, diskotekan zegoela, zorabiatzen hasi da emakumea, eta hanka batek lo hartu ziola jabetu zen. Aretotik atera eta ospitalera eraman dute neska, eta analisiak egin dizkiote han.

Aurreko astean salatu ziren erasoetako analitikek negatibo eman dutela dio Ertzaintzak; alegia, ez dute substantzia zehatzik atzeman ziztatuak izan ziren pertsonengan. Dena den, zenbait drogaren arrastoa ezin dela topatu azpimarratu dute.

Baionan (Lapurdi), bestalde, jaiak hasi dira berriki. Aurreneko gauean, uztailaren 27tik 28rako gauean, ziztada bidezko gutxienez hamasei eraso izan ziren. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, hamasei pertsona bertaratu ziren segurtasun postuetara, ziztatuak izan zirelako. Horietako lauri egin dizkiete analisiak.

EZ DAGO IRUZKINIK