AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Frantzia kalea. Argazkia: Cadena Ser
2021/09/21 17:58

Asteburuan gutxienez bi emakumeri egin diete eraso Gasteizen (Araba). Larunbat goizaldean, bikotekideari eraso zion 24 urteko gizon batek; zauriak egin zizkion beso batean eta lepoan. Etxebizitzatik alde egin behar izan zuen emakumeak, eta udaltzainekin batera itzuli zen gero. Barruan zegoen erasotzailea, eta esan zuen eztabaida bat soilik izan zuela bikotekidearekin.

Erasoan jasandako zauriak zirela-eta, ospitalera jo behar izan zuen emakumeak. Gizonezkoa, berriz, atxilo eraman zuten udaltzainek.

Hurrengo egunean, igandean, Gasteizko Frantzia kalean eraso zioten emakume bati. Gizonezko batek ukituak egin zizkion kalean.

EZ DAGO IRUZKINIK