AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Abenduaren 1ean Itaiak Iruñean egindako protesta, Pasaian izan den azken erailketa matxista salatzeko.
2024/12/10 08:02

Joan den asteburuan, bi eraso matxistaren berri eman dute Euskal Herrian. Lezon (Gipuzkoa) 23 urteko gizon gazte bat atxilotu dute, bere neska-lagunari eraso egiteagatik. Larunbatean izan zen erasoa, 18:30ak aldera, kalean. Handik gutxira aurkitu zuten erasotzailea Errenterian (Gipuzkoa), eta atxilo hartu zuten.

Iruñean (Nafarroa), gainera, beste gizonezko bat espetxeratu dute, bere bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Hiru aldiz atxilotu dute aurreko asteburuan, hiru aldiz apurtu baitu bere neska-lagun ohiarekiko urruntze-agindua. Behin-behinean, debekatuta zeukan emakumearekin harremanetan jartzea eta beregana hurbiltzea, baina ez du agindua bete.

Abenduaren 8an, goizaldeko 03:00ak aldera bertaratu zen neska-lagun ohiaren etxeko atarira; kolpeen eta kristal hautsien soinua zela-eta eman zuen abisua bizilagun batek. Handik ordu gutxira, arratsaldeko 15:00ak igarota, berriz joan zen emakumearen etxera eta txirrina jotzen jardun zuen.

Izatez, sei hilabeteko espetxe-zigor bat ezarri zioten erasotzaileari, baina zigorra etetea erabaki zuen epaileak; eta, auzia tramitatzen zen bitartean, indarrean zegoen aipatutako urruntze-agindua. Azken hiru erasoen ostean, gizonezkoa abenduaren 12an kartzelaratzeko agindua eman du epaileak.

EZ DAGO IRUZKINIK