AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @salvamentogob
2024/11/04 18:45

Joan den asteburuan, gutxienez 55 pertsona hil dira Kanarietara iristeko migrazio-bidean, hiru ontzi pneumatiko eta kanoa bat hondoratuta. Kanoa duela hiru aste irten zen Nuadibútik (Mauritania), urriaren 14an, 58 pertsona barruan zihoazela. Motorrak huts egin ondoren deriban sartuta, baina, gehienek galdu dute bizia.

Hemeretzi egun itsasoan galduta egin ostean 48 lagun hil dira, eta euren gorpuak karel gainetik uretara bota behar izan zituzten bizirik jarraitzen zutenek. Merkantzia-ontzi batek erreskatatu ditu biziraun duten hamar bidaiariak, El Hierro uhartetik 370 kilometrora. Kanoa deriban zegoela aurkitu zuen merkantzia-ontziak.

Deshidratatuta, gosetuta, korde alterazioarekin, sukarrakin eta arnasteko zailasunekin zeuden hamar pertsona horiek, eta haietatik lau ospitaleratu behar izan dituzte Insular Ospitalean.

Bestalde, Lanzarote inguruan hondoratu ziren aipatutako hiru ontzi pneumatikoak, eta beste sei pertsona hil ziren horren ondorioz. Badirudi airea galtzen hasi zirela ontziak. 54 pertsona salbatzea lortu zuen Regina itsasontziak.

EZ DAGO IRUZKINIK