AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bilboko Poza Lizentziatuaren kaletik abiatu zen manifestazioa. ARGAZKIA / ELA
2023/02/09 21:02

Gorabide elkarteak sostengua eskaintzen die adimen desgaitasuna duten Bizkaiko pertsonei, eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako erakundea da. Hala, Eusko Jaurlaritzak zerbitzu minimo batzuk ezartzeko eskumena du eta, sindikatuek azaldu dutenez, langileen erdiak baino gehiagok greba egiteko eskubiderik ez du izan.

Hala eta guztiz ere, 300 izan ziren asteazkenean lan-hitzarmen berri bat galdegiteko kalera atera ziren langileak. Bilboko (Bizkaia) Poza Lizentziatuaren kaletik abiatu zuten protesta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregian amaitu zen.

Hainbat dira beharginen eskariak. Salatu dutenez, lan-ituna ez da 2019tik berritu eta, modu horretan, soldatak txikitu ez ezik —ez baitira inflaziora egokitu—, "kontratu-eredu eta lan-egutegi berriak" aplikatu dituzte. Ondorioz, beharginen egoera "are gehiago prekarizatu da" azken urteotan, sindikatuen arabera.

Ordainsaria igotzea, "kontziliazioaren arloan hobekuntzak" lortzea edota Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera soldatak urtero igotzea dira langileen aldarrikapen nagusiak.

EZ DAGO IRUZKINIK