AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Ahotsa
2021/05/11 10:33

Apirilaren 26an hasi zuten greba Vianako (Nafarroa) Defontaine Iberica enpresako langileek, lantokia zarratzeko eta 37 langile kaleratzeko asmoen berri eman baitzuen zuzendaritzak. Harekin akordiorik erdietsi ez, eta borrokan jarraitzea erabaki dute orain beharginek. ELAren arabera, "enpresak ez du inolako borondaterik erakutsi lantegia ixtea eskatzen ez duten neurriak aztertzeko".

Enpresak argudiatu du ekoizpenarekin lotutako arazoak eta arlo ekonomikoko bestelako arazoak dituela, eta horren harira itxiko duela lantegia. Baina, ELAren iturrien arabera, Frantziako Estatuan kokatuta dagoen enpresak berak erabakitzen du jardunaren zein zati bidali Vianara, eta horren ondorioz, ekoizpenaren datuak alda ditzakete nagusiek, haien interesen arabera. Langileek salatu dute Tunisian duen lantokira mugitzeko asmoa duela enpresako zuzendaritzak, eta horregatik, nahita murriztu duela Frantziatik Vianara bideratutako lana,  planta ixteko argudioa sortzearren.

Kontrola Vianako lantegian

Enpresak bi abokatu eta kudeatzaile berri bat kontratatu ditu (Vianako ohiko kudeatzailea baztertuta), antza denez, langileak kale gorrian uzteko. Gainera, zuzendaritzak bere asmoak ezustekoan aurkeztu zizkienean langileen ordezkariei, segurtasun pribatuko zerbitzua  ere kontratatu zuten nagusiek. Horren ondorioz, zazpi segurtasun-agente ibili ziren grebalariek lanean emandako azkeneko egunetan, langileen sarbideak kontrolatuz eta identifikatuz.

Egoera ikusita, haien "lanpostuen defentsan greba mantentzea" eta "deslokalizazioa saihestea" bilatuko dute beharginek.

EZ DAGO IRUZKINIK